Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri dute
Duela hamaika bat urte Umore Ona abesbatzak abiatutako ohiturari eutsiz, Santa Ageda bezpera kantuz bete zuten Goizuetan otsailaren 4an. Juan Antonio Lekuonak altxaferoa bota ondotik, hogei bat lagun atera ziren santa eskean astearte arratsaldean. Olaia eta Janire trikitilariak eta Janire panderojolearekin batera, Josu, Esteban, Dani eta Juanan aritu ziren kopla kantari. Kalez kale eta tabernaz taberna giro bikaina jarri zuten. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.