Liburutegi ibiltariaren proiektua aurkezteko bilera deitu dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 5a, 13:00
Urtarrilaren 22an aurkeztu zuen zerbitzua Harkaitz Delgadok Areson.

Arano, Areso eta Goizuetan martxan jartzekoa duten liburutegi ibiltariari buruzko azalpenak emango ditu Harkaitz Delgado Leitzaldeko liburuzainak. Goxalin 19:00etan egin dute hitzordua. Herritar guztiei egin diete bertaratzeko deia.

Hilabetean behin izanen dute liburutegi ibiltariaren bisita. Hala, Leitzako liburutegira joan beharrik gabe, dokumentuak jasotzeko aukera izanen dute herritarrek, «liburuak, aldizkariak, egunkariak, CDak, DVDak... interneten kontsultatu dezaketen katalogo zabala dute». Mailegutik haratago, irakurzaletasuna bultzatzeko sortu daitezkeen ekintzetzako baliabideak, sostengua eta aholkularitza ere eskaini nahi du, «irakurle talde bat sortu, ipuin-kontaketa saio bat antolatu... herritarrak inplikatzea nahiko nuke».

Ostiraleko bileran, zehaztuko dute denen artean liburutegi ibiltaria noiz hasiko den martxan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun