Odola emateko aukera izanen dute gaur arratsaldean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 4a, 11:15

Odola eman nahi dutenek Udaletxera joatea aski izanen dute.

Odola lortzeko iturri bakarra, «odol-emate altruistak» direla gogoraraziz, Leitzaldeko herritar guztiei egin diete deia. Gaur, otsailaren 4an, 17:00etatik 20:30era Nafarroako Odol Emaileen Elkarteko unitate mugikorra egonen da Leitzako Udaletxe aldamenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun