Leitzan grabatutako 'Dantzatzen den herria' saioa asteazkenean emanen du ETBk

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 4a, 09:30

Leitzarrak izanen dira aste honetan ETB-1eko Dantzatzen den herria saioko protagonistak. Otsailaren 5ean, 22:00etatik aurrera eskainiko dute urtarrilaren 19an Leitzan grabatu zuten programa.

Herritarrak dantza baten bueltan biltzea da Itziar Alduntzin leitzarrak eta Gotzon Pozak aurkezten duten saioaren helburua eta halaxe egin zuten Leitzan ere. Musikaren erritmora dantzan aritu ziren Aurrerako dantzariak, erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideak, kirolariak, Kaxkabeltza Elkartekoak...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun