Itsaso Lujanbio eta Nekane Elizalde sailkatu dira Goizuetan egin den Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketatik

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 18:30

Joan den larunbat arratsaldean, otsailaren 1ean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen Goizuetako Umore Ona elkartean. Guztira zortzi bikotek parte hartu zuten eta Itsaso Lujanbio eta Nekane Elizalde izan ziren irabazle. Alainen eta Aritzen kontra jokatu zuten finala.

Bikote txapeldunak otsailaren 29an Iruñean izanen den herrialdeko kanporaketan parte hartuko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun