Leitzatik zazpi bikote sailkatu dira Euskal Herriko Mus Txapelketaren Nafarroako finalera

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 18:00

Joxe Manuel Zabaleta Bordaberri eta Inazio Barandiaran, Jabier Rekondo eta Aitor Makazaga, Antton Gomez eta Iñigo de Carlos, Luken Kasares eta Mikel Zabaleta, Luis Mari Erbiti eta Jose Antonio Zabaleta Aborda, Karlos Sagastibeltza eta Jose Luis Larralde eta Mikel Zestau eta Mikel Martinez dira otsailaren 29an Iruñean jokatuko den Nafarroa mailako finalerako txartela eskuratu dutenak.

Landaberri, Torrea, Iruso eta Peritza tabernetan jokatutako kanporaketa saioetako irabazleak aritu ziren otsailaren 1ean Torrean jokatu zuten finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun