Leitzako 1990eko kintoak umetako irakasle-tutoreekin bildu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 13:00
Leitzako 1990eko kintoak Lehen Hezkuntzan izan zuten irakasle-tutoreekin, Heleni Zabaleta eta Jaione Zubillagarekin.

Duela hemezorzi urte finkatutako data kapikuan (2020-02-02) egin dute bazkaria

Erleta eskolako zikloa bukatu zutenean (Lehen Hezkuntzako seigarren maila, hau da, 11-12 urte zituztela), Heleni Zabaleta eta Jaione Zubillaga irakasle tutoreekin batera 18 urte beranduagoko hitzordua finkatu zuten 1990 urtean jaiotako leitzarrek. «Ziurrenik broma moduan finkatu zen orduan, baina atzo errealitate bihurtu genuen. Kapikua data zen atzokoa 2020-02-02 eta horrek ume garai horretan sortzen zigun miresmenaz bultzarik eguerdiko 2etan Leitzako plazan ikusiko ginela adierazi genuen duela hemezortzi urte», aipatu digute. 

Guztira 25 pertsona bildu ziren (ia kintaldi osoa eta orduko bi irakasle tutoreak) eta bazkari bat egin zuten Musunzar ostatuan. Irakasleei bertso bat abestu zieten beraiekin igarotako ikasturteak eskertu nahirik. Ez hori bakarrik, hemendik hamar urtera, 2030eko martxoaren 2an (hau ere kapikua, 2030-03-02) finkatu dute hurrengo hitzordua, berriz elkartzeko esperantzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun