Mendialdeko Mankomunitateko herrietan esku pilota indartzeko kluben arteko txapelketa antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 10:15
Umore Ona pilota txapelketako jokalari batzuek Mendialdeko txapelketan parte hartuko dute.

Mendialdeko Mankomunitateak hartzen dituen herrietan esku pilota bultzatu eta pilotarien harremanak sendotzeko asmoz, Umore Ona, Laraun, Aurrera eta Araxes kluben arteko binakako pilota txapelketa antolatu dute.

Txapelketa asteazkenean, otsailaren 5ean, hasiko da eta hilabete inguru iraunen du. Hau da, irabazleak martxoaren 7an erabakiko dira.

Asteazkenean Goizuetan

Otsailaren 5ean, arratsaldean, 17:30ean hasiko dira partidak, Goizuetan. Kimuen eta kadeteen arteko norgehiagokak izanen dira ikusgai lehendabiziko egunean.

Aurrerako A. Zubillaga era G. Zabaleta, bikote osatuta, Aurrerako O. Alkortaren eta Araxeseko E. Orejaren kontra ariko dira.

Segidan, kadeteen txanda izanen da. Aurrerako A. Arraras era JM. Agirrek E.Mateorena eta Umore Onako E. Elizegi izanen dituzte aurkari.

Lehendabiziko eguneko partidak borobiltzeko H. Sagastibeltza eta J. Olaizola A. Ugartemendua eta Apezetxearen aurka ariko dira.

Ostiralean Goizuetan eta Lekunberrin

Ostiralean, hilaren 7an, 17:30ean, izanen dira hurrengo partidak. Umore Onako pilotarien arteko lehiak izanen dira. Lehendabiziko, Seges eta Larinen eta Aranberri eta Narbarteren arteko norgehiagoka izanen da; segidan, Sagardui eta Legarreta Alsua eta Aranberriren kontra ariko dira; eta azkenik, Sagardui eta Lujanbio Salaberria eta Ruizen aurka.

22 urtez azpikoak lau eta erdian ariko dira, 20:30ean. Araitz Beteluko Auzmendi eta Umore Onako A. Aizkorberen arteko lehia ikusgai izanen da pilotalekuan. 

Ordu berean, Lekunberrin ere lau eta erdiko partida jokatuko dute Araitz Beteluko Saralegik eta Larraungo Galartzak.

Larunbatean Leitzan

Otsailaren 8an arratsaldez jokatuko dira partidak, 16:30etik aurrera. Haurrak izanen dira protagonistak: Aurrerako A. Loyarte eta J. Arregi H. Lizarraga eta B.Baleztenaren aurka ariko dira; Aurrerako U.Ugartemendia eta Larraungo A.Ijurko Aurrerako  J. Sagastibeltza eta Umore Onako Legarretaren kontra.

Igandean goizez Leitzan eta arratsaldez Lekunberrin

Lehendabiziko jardunaldia borobiltzeko, igandean goizez eta arratsaldez jokatuko dira partidak. Goizean, Leitzako pilotalekuan bilduko dira eta 10:30an hasita bost partida jokatuko dituzte.

Igande arratsaldean, Lekunberrin arratsalde osoan pilota partidez gozatzeko aukera izanen dute. Izan ere, 15:30ean hasita, bederatzi partida izanen dira ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun