Pagolletako mendi-lepoan, natura eremu babestuan zebiltzan bi motorzale irundar salatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 1a, 18:48

Goizuetan, Artikutzako erreserbaren ondoan dagoen mendigunean, bi motorzale pistatik kanpo ibiltzeagatik salatu dituzte Ingurumena Babesteko Brigadari atxikitako Foruzainek.

Gertakaria larunbat honetan izan da, Foruzaingoaren patruila bat quad-ak eta motorrak maiz ibiltzen diren eremu bat zaintzen ari zenean. Halako batean agenteek bi moto ikusi dituzte erabat debekatuta dagoen eremu babestu batean barrena zebiltzala, eta geldialdiarazi egin dituzte. Motorzaleak Irungo (Gipuzkoa) bi bizilagun dira.

Urratu duten arauak, otsailaren 14ko 36/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluan, zera dio: «debekatuta dago motordun ibilgailuak bideetatik kanpo, bi metro baino gutxiagoko zabalera duten mendi-bideetan, suebakietan edo egurra ateratzeko bideetan barrena ibiltzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun