U30 Greba Orokorra

Lan, pentsio eta bizitza duina aldarrikatzeko keinuak Leitzaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 30a, 12:29

Leitzako Udalak, haur eskolak, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Kiroldegiak, Torraspapel paper-fabrikako langileek eta merkatari askok greba deialdiarekin bat egin dute Leitzan.

Greban egindako aldarrikapenen harira, kotxe karabana egin dute, Aresora joan eta buelta. 18:00etan manifestazioa izanen da plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun