Kolorea, dantzak eta umorea nagusi igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 27a, 12:30

Urrutira bidaiatu, denboran atzera egin... inspirazio iturria edozein izan delarik ere, irudimena soberan dutela erakutsi zuten atzo leitzarrek. Lotsak etxean utzi eta paperean sartuta ibili ziren: sukaldariak, txikitero kuadrilla, Indiatik elefante gainean etorritako bisitariak, bikingoak, dantzariak...  Zaldun inauteko mozorro eta gurdi desfilea ikusgarria izan zen beste urte batez eta  ikuslerik ere ez zen falta izan Elbarren kaleko bi aldeetan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun