Liburutegi ibiltariak bi ibilbide eginen ditu: Aresora, bata eta Arano eta Goizuetara, bestea. Liburuak, CDak, DVDak... maileguan hartzeko aukera izanen dute herritarrek eta irakurzaletasuna sustatu eta informazioa kudeatzeko baliabideak ere eskura izanen dituzte.
Goizuetan otsailaren 7an, Goxalin eginen dute zerbitzua aurkezteko bilera 18:30ean eta Aranon 20:00etan.