Ziztu bizian jaitsi du Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak Lauberhorngo malda

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 16:00

Wengenen (Suitza) jokatu den Munduko Kopako Txapelketan parte hartu du Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak. Lauberhorn jaitsiera jokatzen da bertan, eskiatzaileen artean ikurra dena. 4,5 kilometroko luzera du pistak eta txapelketako jaitsierarik luzeena eta zailenetakoa da. Ez da beldurtu aresoarra; ziztu bizian jaitsi du malda irudi ikusgarriak utziaz. 105 km/h-ko abiadura hartu du. Bideoa: Eurosport

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun