Mendi taldea sortzeko bilera eginen dute Goizuetan urtarrilaren 22an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 21a, 07:30
Goizuetako mendizaleak talde batean biltzeko asmoa dute.

Asteazkenean 19:00etan udaletexean

Mendi taldea osatzeko interesa azaldu da goizuetarren artean eta urtarrilaren 22an, asteazkenean 19:00etan bilera eginen dute Udaletxean taldea martxan jartzeko. Denen artean zehaztuko dituzte taldearen funtzionamenduarekin lotutako xehetasunak. Bestalde, mendia eta kirolarekin lotuta, herrian izaten den hitzordu garrantzitsuenetako baten data jakinarazi dute. Goizutrail mendi lasterketaren VII.edizioa maiatzaren 16an izanen da. Laster irekiko dute izena emateko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun