'Dantzatzen den herria' saioa grabatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 11:30

ETB1eko Dantzatzen den herria saioa grabatu zuten atzo Leitzan. Herria dantza baten inguruan biltzea da Itziar Alduntzinek aurkezten duen programaren helburua eta halaxe egin zuten Leitzan ere. Musikaren erritmora dantzan aritu ziren Aurrerako dantzariak, erraldoi eta buruhaundien konpartsako kideak, kirolariak, Kaxkabeltza Elkartekoak... Otsail erdialdean emanen dute saioa telebistan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun