Zabalak eta Apezetxeak irabazi dute IV. Umore Ona pilota txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 20a, 09:00

Urtarrilaren 18an, larunbatean, jokatu ziren IV. Umore Ona pilota txapelketako finalak Goizuetan. Txapelketa borobiltzearekin batera, zozketak egin zituzten.

Umeen kategorian A. Legarreta eta J. Alsua nagusitu ziren, J.Larin eta M. Garmendiaren aurka 17-18 irabazita; kimuen mailan, berriz, U. Sanzberro eta U. Zelaiaran, X. Apezetxea eta A. Salaberriaren kontra 18-12 irabazita.

Haurretan M.Olaizek eta M. Leonetek O. Legarreta eta E.Elizegi mendean hartzea lortu zuten (18-16) eta 22 urtez azpikoetan A. Zabala eta A.Apezetxea izan ziren garaile, Ugalde eta Iñarraren kontra 15-22 irabazi zuten.

Zozketa

Txapelketa bukatzearekin batera, saldutako zozketa-txartel sarituak atera zituzten. Honakoak dira atera dituzten zenbakiak: 3.922, 794, 3.244, 1.140, 2.464, 1.757, 3.011 eta 2.834. Saridunek 646 05 61 63 telefonora deitu beharko dute. 15 eguneko epean saridunak ateratzen ez badira, zozketa berriz eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun