Zure bihotzean ipuina kontatu zuen Maite Blancok ostegunean Leitzako liburutegian. Begiak eta belarriak zabal-zabalik zituztela, Leitza eta Aresoko hainbat haur eta guraso bildu ziren bertan. Leitzako liburuzainak herritarrei egindako gonbidapenetik sortu zen saioa: «ipuin-kontaketa saio txikiak antolatu nahi ditugu, prestaketa berezirik gabekoak. Lagunarteko giro goxoan ipuinak irakurtzeko ohitura sustatuz».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.