Zubimuxu aterpetxea hartzeko deialdia egin du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 19a, 10:00

Eskaintzak urtarrilaren 31 arte aurkez daitezke

 

Eskaintzak Nafarroako Lizitazio Elektronikoen Plataformaren bidez aurkeztu beharko dira. Bi urteko kontratua eskainiko diote kudeatzaileari; eta ondotik, urtero luzatu ahal izanen da, hiru urtez, eta gehienez, bost urte bete arte. Aterpetxearen eta udalerriaren publizitatea egin eta turismoa sustatzeko eta zabaltzeko plan bat egiteko ardura ere izanen du aterpetxea errentan hartuko duenak. 


Aterpetxea errentan hartzen duenak urtero udalari ordaindu beharko dion kanon ekonomikoak zati finko bat izanen du, gutxienez 720 eurokoa eta gehienez 1.200 eurokoa BEZ barne; eta zati aldakor bat, erreserben dirusarreren ehuneko bostekoa izanen dena. Ondorioz, interesa dutenek urteko gutxienez 720 eurokoa (BEZ barne) den proposamena egin beharko dute, eta hori gorantz hobetu ahal izanen dute, gehienez ere 1.200 eurora arte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun