Vicente eta Mujika nagusitu dira Urrezko Binakako Aizkolarien Txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 14a, 19:00
Irati Astondoa eta Itxaso Onsalo, Beizamako saioan.

Banaka, Irati Astondoa bizkaitarra gailendu zaio Itxaso Onsalo aresoarrari

Urrezko Binakako Aizkolarien Txapelketako ekitaldia jokatu zen igandean, Beizamako (Gipuzkoa) Illaunpe pilotalekuan. Irabazleak Iker Vicente eta Jesus Mari Mujika izan ziren. Irati Astondoa eta Itxaso Onsalo ere neurtu ziren elkarren aurka aizkoran. Astondoa nagusitu zen 7 minutu eta 8 segundoko denbora eginez. Aresoarrak 59 segundo gehiago behar izan zituen.

Ike Vicentek eta Jesus Mari Mujikak 24 minutu eta 24 segund behar izan zituzten eta Ruben Saralegik eta Eneko Otañok 26 minutu eta 29 segundo.

Urrezko harri-jasotze txapelketan Iñigo Eizagirre Eiza aritu zen eta denera 2.850 kio altxatu zituen (175 kiloko laukizuzenari lau jasoaldi, 150 kiloko kubikoari sei jasoaldi eta 125 kiloko bolari hamar jasoaldi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun