Euskal Herriko enduro txapelketan bigarren izan da Jon Makazaga goizuetarra

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 14a, 15:00

Motor gainean, enduro modalitatean, Euskal Herriko Txapelketan bigarren postua eskuratu zuen joan den urtean Jon Makazaga Otxandorena goizuetarrak. Txapelketaren barrenean, hainbat lasterketa jokatu zituen joan den urtean, eta urte bukaeran, karrera bakoitzeko puntuazioa batuta, bera izan zen bigarren sailkatu zena. Aurten Nafarroako txapelketako lasterketa batzuk egiteko asmoa duela jakinarazi dio TTIPI-TTAPAri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun