Umore Ona PilotaTxapelketako finalistak erabakita daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 14a, 10:15

Ostiralean jokatu ziren finalerdien ondotik, urtarrilaren 18an jokatuko den Umore Ona Pilota Txapelketako finalistak erabakita gelditu dira. Heldu den igandean 17:00etan hasiko da final handia.

Umeetan Umore Ona taldekoko J. Larin eta M.Garmendiak (H. Aranberri eta E. Aranberriri 18-5 irabazita) eta A. Legarretak eta J. Alsuak (B. Narbarte eta A. Sagardui 18-16  mendean hartuta) lortu dute finalerako txartela. 

Kimuetan Oiarpeko U. Sazberro eta U. Zelaiaran Umore Onako X. Apezetxea eta A. Salaberriaren konrra ariko dira. Haurretan ere Oiarpe eta Umore Ona izanen dira aurrez aurre. M. Olaizek eta M. Leonetek O. Legarreta eta E. Elizegi izanen dituzte aurkari.

Azkenik, 22 urtez azpikoetan Oiarpeko Ugalde eta Iñarrak eta Amezketako zein Umore Onako A.Zabala eta A.Apezetxeak lortu dute txartela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun