Lehen sorospen ikastaroa eskainiko dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 13a, 15:00

Leitzako Udalak eta Anikotek lehen sorospen ikastaroa antolatu dute urtarrilaren 16rako. Saio irekia izanen da, herritar orori zuzendua eta dohainik eskainiko dute. 11:30etik aurrera, desfibrilagailua nola erabili eta bihotz biriketako bizkortzea nola egin ikasteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Izen-ematea Anikote Kiroldegian edo 948 51 07 19 telefonora deituta egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun