Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketako finalak urtarrilaren 18an jokatuko dituzte

Umore Ona pilota txapelketako finalak larunbat arratsaldean jokatuko dituzte.

Azken finalaurrekoak ostiralean jokatu zituzten eta finalak larunbat arratsaldeko bostetatik aurrera jokatuko dituzte

Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketako finalak urtarrilaren 18an jokatuko dituzte. Ostiralean jokatu zituzten azken finalerdiak eta hortaz, erabakia gelditu da finaletako protagonistak zein izanen diren. Aipatzekoa da lau finaletan izanen direla Umore Onako pilotariak.

Benjamin mailako finalerdiak

  • Larin eta Garmendia (Umore Ona), 18 – Aranberri eta Aranberri (Umore Ona), 5
  • Narbarte eta Sagardui (Umore Ona), 16 – Legarreta eta Alsua (Umore Ona), 18

Alebinak finalerdia

  • Sanzberro eta Zelaiaran (Oiarpe), 18 – Martinez eta Telletxea (Aurrera), 11

Infantilak finalerdia

  • Olaitz eta Leonet (Oiarpe), 18 – Bertiz eta Allende (Añorga), 3

22 urtez azpikoak final laurdenak

  • Ugalde eta Iñarra (Oiarpe), 22 - Aristi (Getaria) eta Salegi (Ilunpe), 7

Finalak larunbat arratsaldean

Gauzak honela, urtarrilaren 18an, larunbat arratsaldeko bostetatik aurrera jokatuko dituzte lau finalak Goizuetako pilotalekuan. Aipatzekoa da lau finaletan izanen direla Umore Onako pilotariak.

Benjaminak

  • Larin eta Garmendia (Umore Ona) – Legarreta eta Alsua (Umore Ona)

Alebinak

  • Sanzberro eta Zelaiaran (Oiarpe) – Salaberria eta Apezetxea (Umore Ona)

Infantilak

  • Olaitz eta Leonet (Oiarpe) – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

22 urtez azpikoak

  • Ugalde eta Iñarra (Oiarpe) – Zabala (Zazpiturri) eta Apezetxea (Umore Ona)

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun