Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketan falta diren finalerdiak jokatuko dituzte ostiralean

Laugarren edizioko azken finalistak zein diren jakingo da ostiral arratsaldean.

Alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietako bana eta benjamin mailako biak

Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietan falta diren finalerdiak jokatuko dituzte urtarrilaren 10ean, baita benjamin mailako biak ere.

Ostiralean 17:30ean Goizuetan

Benjamin mailako finalerdiak

  • Larin eta Garmendia (Umore Ona) – Aranberri eta Aranberri (Umore Ona)
  • Narbarte eta Sagardui (Umore Ona) – Legarreta eta Alsua (Umore Ona)

Alebinak finalerdia

  • Sanzberro eta Zelaiaran (Oiarpe) – Martinez eta Telletxea (Aurrera)

Infantilak finalerdia

  • Olaitz eta Leonet (Oiarpe) – Bertiz eta Allende (Añorga)

22 urtez azpikoak finalerdia

  • Ugalde eta Iñarra (Oiarpe) - Aristi (Getaria) eta Salegi (Ilunpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun