Leitzaldeko Emakume Taldea urtarrilaren 14an elkartuko da

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 9a, 09:30
Leitzaldeko emakumeei biltzeko txokoa eskaini nahi diete.

Azaroan sortu zuten Leitzaldeko Emakume Taldea eta hilean behin elkartzeko deia luzatu diete Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 44 eta 55 urte arteko emakumeei. Urtarrilaren 14an eginen dute 2020ko aurreneko hitzordua. Leitzako Udaletxeko ludotekan elkartuko dira 17:00etatik 19:00etara.

Lurralde berriak esploratzeko ataria eskaini nahi diete eskualdeko emakumeei. Taldean parte hartzeko ez da deus ordaindu beharko ezta izena eman beharko ere, agertzearekin aski da. Maiatzera bitarte, hilabetean behin elkartzekoak dira. Hurrengo hitzorduak otsailaren 11n, martxoaren 10ean, apirilaren 28an eta maiatzaren 26an izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun