Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak zozketatu ditu Eguberrietako hamahiru sariak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 16:03

Maria Bildarraz izan da 500 euroko sari potoloa irabazi duena.

Leitzan erosi, denok irabazi!  goiburupean, herrian erosketak egin dituzten bezeroak saritzeko Eguberrietan kanpaina berezia egin du Kaxkabeltza Elkarteak. 2.000 euro banatu dituzte hamahiru erosketa-txarteletan banatuta. Gaur eguerdian, Karrape irratian, egin dute zozketa eta Maria Bildarraz izan da 500 euroko sari potoloa irabazi duena.

Beste sariak ere ez ziren nolanahikoak. 300 euroko erosketa-txartela Ainhoa Azpirozi egokitu zaio eta 200 eurokoa Angeles Gastearenari. Ehun euroko hamar erosketa-txartelen irabazleak, berriz, hauek izan dira: Jaione Dominguez, Ainara Zubeldia, Mila Olano, Tomas Lasarte, Maria Zabaleta, Encarna Apezetxea, Onintza Bengoetxea, Joxe Alberto Ribera, Marian Olano eta Kris Aldunate. Elkarteko komertzio eta zerbitzuetan erabili beharko dituzte erosketa-txartelak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun