Opariak jaso soilik ez, besteei laguntzeko ere baliatu dituzte Eguberriak aresoarrek. Abenduaren 24an kantu eskean ibili ziren eta 365,05 euro bildu zituzten. Herritarrek emandako diru hau, gaixotasun arraro baten ondorioz, behar bereziak dituen zonaldeko ume bati laguntzeko erabiliko dute. Guraso Elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete dirua eman zuten herritarrei baita kantuan atera ziren guztiei ere.