Leitzako kirol azpiegitura eta zerbitzuak garbitzeko lan eskaintza egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 12:45

Leitzako kiroldegia garbitzeaz arduratuko da, besteak beste, kontratatuko duten garbitzailea.

Urtarrilaren 9an bukatzen da eskaerak aurkezteko epea

Anikote enpresak Leitzako kirol azpiegiturak eta zerbitzuak garbitzeko langile bat kontratatuko du. Jabetza publikodun enpresa pribatuan lan-kontratua eskaintzen dute, lanaldi partzialean, 14 ordainsari eta beharren araberako ordutegi malguarekin aritzea. Hautatua izanen den pertsonak urtarrilaren erdialdean hasi beharko du lanean. Gainontzeko hautagaiekin lan poltsa osatuko dute.

Interesa dutenek urtarrilaren 9ra arteko epea dute NANaren fotokopia eta curriculuma aurkezteko. Kiroldegiko harreran, astegunez, 09:00etatik 14:00etara aurkez dezakete edo bestela kirolak@leitza.eus emailera bidali. Euskaraz jakitea beharrezkoa izanen da eta lanpostu honetan esperientzia izatea ere baloratuko dute. Informazio gehigo nahi duenak 948 51 07 19 telefonora dei dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun