Mendialdeko lau terdiko pilota txapelketa jokatu dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 12:30

Leitza, Araxes eta Larraungo pilota eskoletako pilotariek parte hartu zuten urtarrilaren 4an Leitzan jokatutako Mendialdeko lau terdiko txapelketan. Hitzordu bakarrean bilduta: lana, jokua eta festa. 85 pilotarik parte hartu zuten eta guztira 286 partidu jokatu zituzten. Pilota partidu ederrak ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek, pilota eskoletan egiten duten lanaren erakusle.

Aurrera Elkarteko 42 pilotarik parte hartu zuten txapelketan, Larraungo 36k eta Araxesko 7k. Leitzako Amazabal pilotalekuan 18:00etan hasita, lau partida jokatu zituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun