Haur, gazte eta helduek gogoz astindu zituzten zintzarriak errege bezperan. Gauerdian atera ziren helduak eta urteroko moduan, Aurrera atarian luntxa izan zuten gero. Goizean, haur eta gaztetxoen txanda izan zen eta zintzarriei eraginez herrian barrena itzulia egin zuten. Iluntzean, 18:30 aldera, ailegatu ziren hiru errege magoak herrira eta herritar askoren laguntzarekin plazaraino desfile polita osatu zuten. Gero etxez etxe opariak banatzen ibili ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.