Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketako zenbait finalerdi jokatu dituzte urtarrilaren 3an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 7a, 14:00

Legarretak eta Elizegik infantil mailako finalerako txartela lortu dute.

Alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietako finaletako bikotetako bat ezagun da dagoeneko

Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietako finalerdi bana jokatu zituzten urtarrilaren 3an, baita 22 urtez azpiko final laurdenetako partida bat ere. Hiru final horietan Umore Onako pilotariak izanen dira.

Alebinak finalerdia

Salaberria eta Apezetxea (Umore Ona), 18 – Mazizior eta Oses (Hernani), 8

 

Infantilak finalerdia

Legarreta eta Elizegi (Umore Ona), 18 - Etxenike eta Madariaga (Bortziriak), 6

 

22 urtez azpikoak final laurdena

Aristi (Getaria) eta Salegi (Ilunpe), 22 – Galarza eta Gurrea (Larraun), 18

 

22 urtez azpikoak final erdia

Arribillaga (Ardoi) eta Goikoetxea (Irurtzun), 21 – Zabala (Amezketa) eta Apezetxea (Umore Ona), 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun