Arrakasta handia izan du Goizuetako Umore Ona elkarteak antolatutako mus txapelketak

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 4a, 11:30
Mus txapelketan lehenengo lau postuetan gelditu ziren bikoteak.

Azken urteotako ohiturarekin jarraituz, urtezahar egunean, mus txapelketa jokatu zuten Goizuetan, Umore Ona elkarteak antolatuta. Iaz bezala, 21 bikotek parte hartu zuten eta antolatzaileak oso pozik gelditu dira.

Txapelketari buelta emanez, sari ederrak eskaini zituzten iaz Umore Ona elkarteak antolatutako mus txapelketan. Jendearen erantzuna ere halakoa izan zen, aurreko urteko parte-hartzearekin alderatuz, partaide kopurua bikoiztu egin baitzen. Neurri bereko erantzuna izan du aurten ere. 21 bat bikotek parte hartu zuten joan den abenduaren 31n, arratsaldez, jokatu zen mus txapelketan. Horien artean, Patxi Arozena eta Manolo Lejarreta izan ziren garaile eta sari gisa 100 euro eta opariak jaso zituzten; bigarren postuan Xanti Albistur eta Jesus Mari Mitxelena gelditu ziren eta horiek 50 euro eta oparia jaso zituzten; hirugarren postuan Oihan eta Aimar Zugarramurdi anaiak gelditu ziren eta laugarren Itsaso Lujanbio eta Nekane Elizalde. Hirugarren eta laugarren sailkatu zirenek opariak jaso zituzten sari gisa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun