Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketako zenbait finalerdi jokatuko dituzte gaur arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 3a, 08:30

Goizuetako IV. pilota txapelketako zenbait finalerdi jokatuko dituzte gaur arratsaldean.

Alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietako bana, baita kategoria honetako final laurdenetako partida bat ere

Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta alebin, infantil eta 22 urtez azpiko kategorietako finalerdi bana jokatuko da gaur arratsaldean, baita 22 urtez azpiko final laurdenetako partida bat ere.

Ostiralean 17:00etan Goizuetan

Alebinak finalerdia

  • Salaberria eta Apezetxea (Umore Ona) – Mazizior eta Oses (Hernani)

Infantilak finalerdia

  • Legarreta eta Elizegi (Umore Ona) - Etxenike eta Madariaga (Bortziriak)

22 urtez azpikoak final laurdena

  • Aristi (Getaria) eta Salegi (Ilunpe) – Galarza eta Gurrea (Larraun)

22 urtez azpikoak final erdia

  • Arribillaga (Ardoi) eta Goikoetxea (Irurtzun) – Zabala (Zazpiturri) eta Apezetxea (Umore Ona)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun