Urteko azken itzulia herri inguruan osatu dute Mendibil Mendi taldekoek

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 2a, 16:00
Kuadrilla polita bildu zen abenduaren 28an.

Mendibil Mendi taldekoek herri inguruan itzulia egin zuten abenduaren 28an. Urtea borobiltzeko lau ordu inguruko itzulia osatu zuten, autobus geltokitik abiatu, Zuparrobi eta Kornietako gainetara igo eta handik herrira itzuliz. Ondoren, ongi irabazitako bazkaria izan zuten Orain elkartean eta urteari errepasoa egiteko argazki-emanaldia bazkalondoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun