Elkartasun afaria eginen dute urtarrilaren 5ean Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 31a, 15:00
Afarirako txartelak Torrean daude salgai.

Leitzako Elkartasun Taldeak Duintasunez, askatasunez denak etxera! lelopean manifestazioa eta elkartasun afaria antolatu ditu. Gaur, abenduaren 31n, 19:30ean manifestazioa eginen dute, plazatik abiatuta; ilbeltzaren 5ean, berriz, elkartasun afaria izanen dute, 21:30ean, Atekabeltzen.

Igandeko afarirako txartelak Torrean jarri dituzte salgai 20 eurotan langileentzat eta 16tan ikasle eta langabetuentzat. Afalondoan euskal bingo musikatua izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun