Haurrentzako jolas naturalen tailerra izanen dute urtarrilaren 3an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 1a, 10:00
Sormena eta gaitasunen garapena lortzeko bide ematen dituzten jolasak izanen dituzte.

Leitzako Denok Bat guraso elkarteak antolatuta, 0-12 urte bitarteko haurrendako jolas naturalen tailerra izanen dute ostiralean herriko frontoian. 17:00etatik 19:00etara bilduko dira.

Materiak desegiturauarekin egindako jolasak izanen dituzte gozamen bitarteko. Materiak horrek ez du erabilera zehatzik eta horri esker haurrek nahi duten erabilera eman diezaiokete. Sormena eta gaitasunen garapena lortzeko bide ematen dituzten jolasak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun