'Supertramps' filma ikusgai abenduaren 30ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 15:00
Miserian bizi diren hiru pertsonaiaren ametsa du ardatz filmak.

Urtea lagunartean eta giro onean bukatzeko aukera ederra izanen dute  Goizuetako haurrek. Izan ere, gaur arratsaldean Supertramps filma pantailaratuko dute, 18:00etan eskolako jangelan.

Supertramps 2004an eginiko euskal filma da, Irusoin eta ETBk ekoitzia. 2004an marrazki bizidunetako film onenaren Goya Sarirako izendatua izan zen.

Laburpena

Chung-I-Fly (Ekialdeko uso bat), Paulov (Europa ekialdeko arratoi bat) eta Ramon (Karibeko labezomorro bat) pertsonaiek, arkakusoz jositako Tano katu beltza gidari dutela, behartsu talde bitxia osatzen dute. Euren izaera dela medio, miserian bizi dira, eta egoera horretatik ateratzeko ametsa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun