Urtarrilaren 3an, ostiral arratsaldean, izanen da lehendabiziko txanda. Kimuek emanen diote hasiera 17:00etan hasiko den jardunaldiari. A. Salaberria eta X. Apezetxea eta O. Macicior eta E. Osesen arteko norgehiagokaren ondotik, haurren txanda izanen da. O. Legarretak eta E.Elizegik, bikote osatuta, E.Etxenike eta E.Madariaga izanen dituzte arerio.
22 urtez azikoek hartuko dute lekukoa. Aristi eta Salegi Galartza eta Gurrearen kontra ariko dira lehendabizi (final laurdena); eta Arribillaga eta Goikoetxeak elkar hartuta, Zabala eta Apezetxearen aurka jokatuko dute gero (final erdiak).