Taloak janez agurtu dute urtea eta misterioz hasiko dute datorrena Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 30a, 10:00

Hitzordu borobila izan zuten atzo, abenduaren 29an, Atekabeltz gaztetxean. Irina, ura eta gatza izan ziren ikastaro bikain prestatzeko osagai. Beste behin, Negun Atekan hotzik ez dutela erakutsi zuten leitzarrek.

Negun Atekan hotzik ez lelopean antolatutako ekitaldietan giro ederra izan dute. Inauteriak antolatzeko bilerarekin hasi zuten aroa. Haur, gazte eta helduek taloak egiten ikasteko eta dastatzeko parada izan zuten atzo. Urte bukaeran sartuta, hurrengoari begira daude dagoeneko.

2020aren hasiera «misteriotsua» izanen dela iragarri dute. Pistaz pista, Atekabeltzeko misterio argitzeko erronka luzatu dute. Ilbeltzaren 3an, ostiralean, Scape Rooma antolatu dute Atekabeltzen 18:00etatik aurrera. Antolaketa lanak errazteko, joko honetan parte hartu nahi duenak Torrean jarritako zerrendan izena eman beharko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun