Panpinak goizean eta hezur eta haragizkoak iluntzean. Olentzero eta Maridomingi Goizuetan ere izan ziren abenduaren 24an. Goizean, haur eta gaztetxoak kantuan ibili ziren panpinak bizkarrean zituztela. Bukaeran txistorra pintxoak jateko aukera ere izan zuten. Iluntzean, berriz, Maridomingi alboan zuela agertu zen Olentzero goizuetarren eskariak entzun eta opariak banatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.