Eguberriak 2019

Kantuz ospatu dute aresoarrek Olentzeroren etorrera

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 26a, 13:14

Gabon kantak ezpainetan  eta urduritasuna gorputzean zutela ibili ziren Aresoko haurrak abenduaren 24an. Goizean 11:00 aldera Udaletxean elkartu eta etxez etxe kantuan ibili ziren eguerdira arte. Iluntzean, berriz, Mañeneko atarian egon ziren Olentzero eta astoaren esperoan. Plazan hiru abesti eskaini zizkioten eta ikazkinak trukean opariak eman zizkien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun