Maisuenean, 19:00etan hasiko da Napardeath filmaren emanaldia. Gainera, bertan izango da Beñat Iturriotz zuzendaria, pelikulako beste hainbat parte-hartzailerekin batera; hala, solasaldirako tartea izanen dute pelikula ikusi ondotik. Gero, afaria eginen dute eta afalondoan Atopia rol jokoan ariko dira.
Atopia
Gerediaga elkarteak emandako Sormen Beka jaso zuen Atopia RPG proiektuak pasa den urtean. Abenduan kaleratu dute elkarlanean osatutako lana. Atopia RPG rol joko bat da eta, aldi berean, liburu bat. Bertan, askotariko istorioak, ipuinak eta ilustrazioak aurki daitezke, den-denak Euskal Herri alternatibo batean oinarritzen direnak.