Eguberriak 2019

Orantzarori ongietorria egiteko prest dira leitzarrak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 23a, 21:25

Leitzako Altzadi Kultur Elkarteko kideek Orantzarori buruz osatzen ari diren dokumentalaren aurrerapen bideoa zabaldu dute, egun handiaren bezperatan. 2020an kaleratuko dute dokumentala. Azken ukituak ematen ari baitira usadio zahar honen inguruan herritarren testigantzak bilduaz egiten ari diren lanari.  Egilea: Altzadi Leitzako Kultur Elkartea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun