Taloak egiten ikasteko aukera abenduaren 29an Leitzako Atekabeltzen

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 27a, 11:00
Haurrentzako eta helduentzako tailerrak dituzte prest.

Neguan atekan hotzik ez! izenburupean antolatu dute neguko programazioa Leitzako Atekabeltzen. Hotzik ez eta goserik ere ez, abenduaren 29ko talo tailerrak ongi baliatzen badituzte. Haur, gazte zein helduek izanen dute taloak egiten ikasteko aukera: 17:30ean haurrentzako tailerra hasiko da eta 19:30 aldera helduena. Iluntzea borobiltzeko joko mundiala prestatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun