Leitzako Udalak desfibriladorea jarri du turismo bulegoaren atarian

Desfibriladorea Leitzako turismo bulegoaren atarian jarri dute

Leitzako plazan dagoen turismo bulegoaren atarian desfibriladorea jarri berri du udalak. Honekin, lau dira udalak herritarren eskura jarri dituenak: kiroldegian eta eskolan bana daude eta suhiltzaile boluntarioek ere badute mugikorra. Hauez gain, Osasun Etxean eta paper-lantegian ere badute desfibriladore bana.

Bihotz-gelditzea bat-bateko heriotzen kausarik ohikoena dela jakinik, herritarren segurtasunaren aldeko neurria hartu du Udalak: «gune publikoetan, desfibrilagailua jarrita, larrialdi egoeretan hil ala bizikoa izan daitekeen bitartekoa herritarren eskura jartzen dugu. Turismo bulegoaren atarian jarritakoa udalak duen laugarren desfibrilagailua da eta paper-lantegian eta Osasun Etxean dutenak kontuan hartzen badira segurtasun sare polita osatzen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun