Goizuetako pilota txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 20a, 12:00

Hainbat pilota partidu jokatuko dituzte asteburu osoan Goiuetako pilotalekuan.

Ostiralean, larunbatean eta igandean izanen dira, baita klub arteko txapelketakoak

Goizuetako IV. Umore-Ona pilota txapelketako jardunaldia jokatuko da asteburuan Goizuetan. Ostiral arratsaldean, larunbat goizean eta igande goizean hainbat partida jokatuko dituzte, kategoria ezberdinetan. Nafarroako klub arteko txapelketako partidak ere jokatuko diruzte larunbatean eta igandean.

Ostirala, abenduaren 20an, 18:30ean hasita

Alebinak

Martinez eta Telletxea (Aurrera) – Mazizior eta Oses (Hernani)

Etxabarri eta Berastegi (Arbizu) – Salaberria eta Apezetxea (Umore Ona)

 

22 urtez azpikoak

Telletxea (Erreka) eta Odriozola (Eple) – Zabala (Zazpiturri) eta Apezetxea (Umore Ona)

 

 

Larunbata, abenduaren 21ean, 11:00etan hasita

Nafarroako klub arteko txapelketakoa, Infantilak

Garaikoetxea eta Apeztegia (Txaruta) – Legarreta eta Elizegi (Umore Ona)

 

Goizuetako IV. Pilota txapelketa

Benjaminak

Larin eta Garmendia (Umore Ona) – Narbarte eta Sagardui (Umore Ona)

 

Alebinak

Sanzberro eta Zelaiaran (Oiarpe) – Salaberria eta Apezetxea (Umore Ona)

 

Igandea, abenduaren 22an, 10:00etan hasita

Nafarroako klub arteko txapelketakoa, alebinak

Ganboa eta Escudero (Irurtzun) – Sagardui eta Lujanbio (Umore Ona)

 

Goizuetako IV. Pilota txapelketakoak

22 urtez azpikoak

Aristi (Getaria) eta Salegi (Ilunpe) – Galarraga eta Iruretagoiena (Pagazpe)

Arribillaga (Ardoi) eta Goikoetxea (Irurtzun) – Galartza eta Gurrea (Larraun)

Etxezarreta eta Arrate (Andoain) – Ugalde eta Etxeberria (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun