Ondoko igandean, abenduaren 29an, izanen dute hurrengo hitzordua. Kasu honetan, talo tailerra eginen dute. Ikasi, egin eta dastatu. 17:30ean haurrek eta 19:30ean gainerakoek parte hartu ahal izanen dute. Segidan, joko mundiala eginen dute.
2020ari hasiera misteriotsua emanen diete leitzarrek. Izan ere, ilbeltzaren 3an Scape-room bihurtuko dute Atekabeltz gaztetzea. Antolatze lanak errazte aldera, parte hartu nahi dutenei Torrean izena emateko dei egin diete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!