Matxura bat konpotzeko argia moztuko dute gaur goizean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 19a, 07:21

09:00etatik 12:00etara argirik gabe egonen dira Goizuetan.

09:00etatik 12:00etara argirik gabe egonen dira herrian.

Asteleheneko haize bortitzen eraginez, ordu batzuz argirik gabe egon ziren Goizuetan. Ibedrolak, matxura konpondu ahal izateko, gaur, abenduaren 19an, argia moztuko dute. 09:00etatik 12:00etara argirik gabe egonen dira. Udalak bando bidez jakinarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun