Gabonetako kontzertua eskaini zuen igandean elizan, herriko haurrekin batera
Umore Ona abesbatzako kideek eta Goizuetako haurrek Gabonetako kontzertua eskaini zuten igande eguerdian Goizuetako elizan. Haurrak Ainara Narbartek zuzenduta aritu ziren eta Umore Ona Abesbatza Eneko Amundarainek zuzenduta. Elizan bertan, Aurreskua ere dantzatu zuen Patxi Iribarrenek eta Umore Ona elkartean egin zen bazkariaren ondotik Juanita Lujanbiori oroigarri bat eman zion abesbatzak, egiten duen lana nolabait eskertu. Eskerrik asko Juanita! Gure bizitza goxatzeagatik zure izaera eta postre goxoekin zioen oroigarriak. Argazkiak: Felix Loiarte
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.