Orantzaroaren inguruko tradizioa eta aldaketak hizpide abenduaren 17an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 16a, 14:00
Garai bateko tradizioarekin segiz, orantzaro panpinak jartzen dituzte Leitzako hainbat balkoi eta etxe ataritan.

Orantzaroa Leitzan eta Euskal Herrian: Tradizioa eta aldaketa neguko pestetan izenburupean hitzaldia antolatu du Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak. Abenduaren 17an, asteartean, 19:00etan egin dute hitzordua Aurrera Elkartean. Oier Araolaza antropologo eta dantzaria gonbidatu dute solasaldira eta Altzadi Kultur Taldeko kideek ere gaiari buruzko hainbat azalpen emanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun